The Cherry Boppers Bilboko Santutxu auzoan sorturiko talde gaztea da. Pare bat urte da taldea martxan jarri zela eta egun bilboaldean hainbat eta hainbat lagunen ahotan dabil beren izena. Zergatik?. Bada, eskeintzen duten freskotasunagatik, daukaten bizipoza dela medio eta beren izateak jotzen duten musikaren alaitasunarekin bat egiten duelako. Estreineko diskoak “Dressin’ the puppet” du izena. Berton beltz jatorriko musikarekiko duten zaletasuna garbi adierazten dute, hala nola, jazz-funk eta acid-jazz estiloen inguruan mugitzen direlarik. Dantzara bultzatzen duten abesti bero bezain alaiak aurki daitezke diskoan. Horrela, Hammond pianoak, txirulak, perkusioak eta saxoak bat egiten dute ohikoak diren kitarra, baxu eta bateriarekin. Hala nola, beltz jatorriko musika instrumentaletik zehar joan etorri bat egiten du taldeak. Ahoz ahozko zabalpenaren bitartez, aurtengo Donostiako Jazzaldian aritu dira bi egun jarraian kontzertuak emanez. Bertan lorturiko arrakastak neguan zehar eskeiniko duten aurkezpen birarako indarrez bete du taldea. Disko hau beren aurkezpen lana da, estilo eta genero erakustaldi bat; diskoa berea duten “Potato Jumpy” abestiak irekitzen du eta honi jazz-funk estiloan ezinbesteko diren beste abesti batzuen bertsioak laguntzen diote. Musika beltza maite duen edozeinen bilduman derrigorrez egon beharreko diskoa.

Diskoa honako musikarien bertsioek osatzen dute:

REUBEN WILSON. "Bus ride" y "Ronie's Bonnie".

John Patton-en eskolatik ikasi duen funk organojolerik esanguratsuenetarikoa da Reuben Wilson. Estilo minimalista bezain zabala duen musikaria. Bost disko grabatu zituen Blue Note zigiluarentzat 1968-1971 bitartean. 90. hamarkadan berriz eguneratu zen acid-jazz mugimenduak lagunduta, kasuan kasu US3 edota Tribe Called Quest moduko taldeen laguntzari esker.

GRANT GREEN. “Cantaloupe woman”.

Grant Green (1931-1979) 60. hamarkadan zehar jazz funk estiloaren barruan kitarrajolerik esanguratsuenetarikoa izan zen, eta hain zuzen, Blue Note zigiluan zegoen kitarrajolerik garrantzitsuena. Bere hasierak r&b eta jazz taldeetan eman zituen, gerora Lou Donaldson saxojotzaileak lagunduta Blue Note zigiluan lan egiten sartu zen eta honekin batera garaiko musikari ezberdinen alboan aritu izan zen.

MACEO PARKER. “Better Half”.

Maceo Parker saxojotzailea Kinston hirian jaio zen 1943an eta ezagutzera James Brown-en taldearekin batera eman zen. 90. hamarkadaren hasieratik ibilbide musikal oparoa burutu izan du, gaur egun ere funk musika ulertzeko eta jotzeko duen berezko moduak zaletu asko eta asko dituelarik.

LONNIE SMITH. “Lyin’ in the cut”.

Lonnie Smith Hammon B-3 organoaren defendatzailerik sutsuena izan da, eta ez hori bakarrik, baizik eta honen zabalpenean zeresan haundia eduki duena. 1966 eta 1967 urteetan ospea lortzen hasten da George Bensonekin egindako grabazioetan. Laister Lou Donaldson-ekin batera hasiko zen Blue Note zigilurako lanean. Blue Note etxerako grabaturiko bere lehen bi diskoak dira esanguratsuenak.

JAMES BROWN. "Ain't it funky now".

James Brown 1933ko maiatzeren 3an Georgia estatuko Macon hirian jaio zen, giro marginaleko auzo batean bizi zen familia txiro batean. 1959an beronen lehen arrakasta etorriko zen, “Try me” abestiarekin. Lau urte beranduago “Live at The Apollo” disko esanguratsua, momentu horretatik aurrera arrakasta bere ibilbidean zehar momentu oro azalduko zelarik.

 

         
Diskografia
     
Dressin' the puppet
           
home | albisteak| taldeak | kontzertuak | denda | prentsa | aldizkaria | harremanak