Joan den maiatzaren 13an, Bilboko Kafe Antzokian izandako kontzertu berezi eta bakar baten testigantza disko honetan islaturik azaltzen da. Ruta 66 aldizkariak 20 urte bete zituen egun hartan, eta hau ospatzeko Josetxo Anitua (Cancer Moon) kantaria eta Atom Rhumba taldea batera aritu ziren eskenatoki gainean.

Cancer Moon taldea gelditu ondoren, azken urte hauetan Josetxo Anituak hainbat artista eta konposatzailerekin batera kolaborazioak egin ditu. Hala eta guzti ere, hamar urte egon da eskenatoki bat zapaldu gabe. Atom Rhumba taldearekin beti izan duen adiskidetasunak eta Ruta 66 aldizkariko kolaboratzaile aintzindaria eta lagun den Fernando Gegundez-ek bultzatuta kontzertu hau egiteko aukera azaldu zen. Egun gutxitan eta entsegu gutxirekin, disko honetan aurki daitezken abestiak prestatu zituzten. Gau hartan, kontzertua ikusteko sarrera guztiak bukatu ziren. Hainbat lekutatik etorritako jende ugari bildu zen bertan.

Orain, eta jendearen eskaerari erantzunez, Noizpop zigiluak kontzertu hura disko berezi batean plazaratu du, edizio mugatuko kaxa batean, non abestiez gain, liburuska bat ere badagoen, argazkiekin eta Josetxo Anituak berak idatzitako testuekin osatua.

Gau hartan jo ziren abestiak bertsioak izan ziren:

* Doc Pomus "Lonely Avenue"
* Marc Bolan "Painball Love"
* Velvet Underground "Lady Godiva’s Operation"
* Caetano Veloso "Maria Bethânia"
* Jonathan Richman & The Modern Lovers "These Conga Drums"
* Them "Ì Can Only Give You Everything"
* Art Ensemble of Chicago "Theme de Yo Yo"

Disko osoa sonoritate batek zeharkatzen du hasieratik, Josetxo Anitua beraren kantaerak Atom Rhumba taldeak berezkoa duen instrumentazio propioarekin bat egiten du. Rock bizia, musika ulertzeko era bat. Benetako rock disko bat, tentsio handiko kantak, kolore ezberdinak, jarreraz eta bihotzez egindako lana. Bakarra. Rock musika maite duen orok bere bilduman eduki beharreko diskoa.
 

         
Diskografia
 
Live Kafe Antzokia
     
home | albisteak| taldeak | kontzertuak | denda | prentsa | aldizkaria | harremanak