Royal Canal.
Iñigo "Cabezafuego" musikari ezaguna da nafarroako musika eskenan. Iruña bertatik Mermaid eta The Basque Country Pharaons moduko taldeen buru izan da, azken urteotan sona haundia izan duten taldeak. Bestetik, egun Iñigo Atom Rhumbako teklatukolea ere bada. Eskenatoki baten gainean ikusi duenak badaki zer nolako mutila den Iñigo!
Orain bere inguruko konfiantzazko lagunekin bildu da eta Royal Canal taldea sortu du, zeintzuek melodia perfektuaren bila egiten duten, zirrara sortzen duten abestiak osatu dituzte estreineko lan honetan. Beste garai batzuetara garamatzaten abestiak, beste bizi erritmo bat azaltzen dutenak. Tabernan zein etxeko atarian, sutondoan abesteko kantak daude "Sail with Lord Alembic" disko honetan. Berton Atom Rhumba, Green Manalishi, El Columpio Asesino eta beste hainbat taldetako lagunak parte hartu dute diskoaren grabazioan. |