Iñigo "Cabezafuego" musikari ezaguna da nafarroako musika eskenan. Iruña bertatik Mermaid eta The Basque Country Pharaons moduko taldeen buru izan da, azken urteotan sona haundia izan duten taldeak. Bestetik, egun Iñigo Atom Rhumbako teklatukolea ere bada. Eskenatoki baten gainean ikusi duenak badaki zer nolako mutila den Iñigo!

Orain bere inguruko konfiantzazko lagunekin bildu da eta Royal Canal taldea sortu du, zeintzuek melodia perfektuaren bila egiten duten, zirrara sortzen duten abestiak osatu dituzte estreineko lan honetan. Beste garai batzuetara garamatzaten abestiak, beste bizi erritmo bat azaltzen dutenak. Tabernan zein etxeko atarian, sutondoan abesteko kantak daude "Sail with Lord Alembic" disko honetan. Berton Atom Rhumba, Green Manalishi, El Columpio Asesino eta beste hainbat taldetako lagunak parte hartu dute diskoaren grabazioan.

Baldin badago porturenbat non The Pogues, Sly Stone, George Harrison edota Elton John moduko marinelak porturatu diren edota Ahab kapitaina bera... argi dago Royal Canalek beraiek edandako ron berbera hartu duela!.

-Zer bilatzen duzu abesti hauekin?.

Bueno, esan dezagun bazeudela "Cabezafuego" parrandazalearen barruan beste zirrara batzuk sortzen zizkidaten gauzak. Disko haunire bizitzan izandako aldaketa garrantzitsu batetik dator. Benetako maitasuna aurkitu dut, ez bakarrik beste pertsona batenganakoa baizik eta neureganako maitasuna; azken urteu hauetan neure burua errespetatzen ikasi dut eta neure gabeziak zeintzuk diren onartzen eta guzti honetaz harro egoten. Nire barru barrutik atera diren abestiak dira hauek, autobiografikoak izan daitezke edota deabruarekin dantzan egin ondoren ateratako abestiak.

-Musikalki zein da diskoak daukan ildoa?.

Abestiak berez irten dira, ez dut inolako aurreritzirik izan. Baina era berean bai igartzen da ikutu lakoniko bat (ez melankolikoa), ekaitza eta barearen arteko zerbait, itsasoa den modukoa; azken hau asko azaltzen da gustoko ditudan gauzetan.

-Diskoan zer nolako erreferentzia musikalak aurki ditzakegu?.

Nire eragin musikalik haundiena The Pogues taldea izan da; horrela hor daude antiheroia azaltzen den literatura, galtzaileen pelikulak... Nick Cave moduko artistekin antzekotasunak bilatu dizkidate, baina inoiz ez dut bere musika ordu bete baino gehiago entzun. Tom Waits?, ez dut uste... Askoz hurbilago sentitzen naiz bai Elton John edota Michael Jacksonengandik, hala ere aurreko artisten musika gogoko dut. Honekin ez dut esan nahi dantzarako diskoa denik, baina bi hauek niretzako erreferentzia garrantzitsuak dira. Hauekin batera erreferentzia moduan har ditzakegu XX. hamarkada hasierako nekazal inguruko country musika, afroamerikako musika espirituala, Atom Rhumba taldea bera, agian musikalki ez horrenbeste, baina bai beraiekin ikasi dut aurretik abesti baten bukaera nolako izango ote denari beldurrik ez izaten.

-Taldearen izena eta diskoaren izenburua, nondik datoz?.
The Pogues taldeari egiten diodan omenaldi argi bat da. Beraiek oso kontutan daukate irlandan dagoen ubide hori; eta nik nere omenalditxoa egin nahi izan diet. Bestetik gustoko ditut garai viktoriarreko gauzak, igarotako garai bati erreferentzia egiten diona gustoko dut... Kinks taldeak egiten zuen gisara.

-Gai baten inguruan landutako diskoa ahal da?.

Bai, nire emaztearekiko maitasuna adierazten du eta baita itsasoarekiko eta lurrarekiko, eta baita nire lagunei diedan maitasuna!.

 

         
Diskografia
     
Sail with Lord Alembic
       
home | albisteak| taldeak | kontzertuak | denda | prentsa | aldizkaria | harremanak