Sweet Oblivion Alfonso Arana musikariaren proiektu berria da. Getxoko Cujo taldearen konposatzaile nagusia eta burua, bakarka eginiko beren lehen lanarekin datorkigu. Disko honetan bere alderik akustikoena azaltzen digu, abesti eder eta sosegatuak. Alfonso Aranak 7 disko ditu grabatuak Cujorekin eta Cancer Moon taldeko kitarrajolea ere izan da.

Disko honetan ez dago bakarrik, talde oso baten laguntza izateaz gain berarekin batera Ce neska kantari gaztea azaltzen da, horrela diskoari emakumezko baten ikutua ematen diolarik. Abesti bakoitzak bere izatea eta pisua dituzte, Pablo Jaen (kitarra), Pablo Isusi (baxua) eta Gurru (bateria) azaltzen dira taldekide moduan.

Rock amerikarra hizpide duten abestiak dira diskoan aurkitzen ditugunak, une akustikoak pasarte elektrikoei lekua uzten die. Hala nola, kantagintzaren tradiziorik hoberena jarraitzen dute, beren abestietan Dylan, Tom Petty, Steve Earle edota Neil Young-en eraginak aurki daitezkelarik.

Disko bat zein folk eta rock musika uztartzen diren bidean bat egiten duen. Estilo bi hauek gogoko dituenak izan beharrezko diskoa.

 

         
Discografía
     
Wasted Lovesongs
           
home | albisteak| taldeak | kontzertuak | denda | prentsa | aldizkaria | harremanak