“Second Handed” diskoan taldearen heldutasun musikala oso nabaria da, disko eder eta era berean intentsu eta pultso berezi bat azaltzen duena plazaratu dutelarik. Abestiak sendotasunez entzuten dira, oreka bat sortuaz, honek disko osoari benetazko izatea ematen diolarik. Diseinutik hasita abesti guztietan agertzen duten sentsibilitatea eta kontzeptu artistikoa esanguratsua da. Besteak beste diskoan zehar azaltzen dira John Cassavettes eta “A Woman Under The Influence” pelikula, tronpeten doinuak, steel guitar-a, pianoak, blues eta rock doinuak,… Rock disko haundi bat da, hasieratik bukaerararte. |