Nahasgailu bat hartu. Bertan modako taldea sartu. Gehitu garaiko frontman potenteena. Sartu Caetano Veloso, Velvet Underground eta T-Rex. Ondo nahastu. Emaitza zuzeneko kutxa bat da, kontzertu errepikaezin batena: Atom Rhumba taldeak Josetxo Anitua ahotsetan lagun izan zuenekoa hain zuzen ere. Ospakizuna Bilboko Kafe Antzokian izan zen Ruta 66 aldizkariaren 20. urteurrenean. |