Iñigo "Cabezafuego" musikari ezaguna da nafarroako musika eskenan. Iruña bertatik Mermaid eta The Basque Country Pharaons moduko taldeen buru izan da, azken urteotan sona haundia izan duten taldeak. Bestetik aipatu Iñigo Atom Rhumba taldeko teklatujolea ere badela. Orain bere inguruko konfiantzazko lagunekin bildu da eta Royal Canal taldea sortu du, zeintzuek melodia perfektuaren bila egiten duten, zirrara sortzen duten abestiak osatu dituzte estreineko lan honetan. Baldin badago porturenbat non The Pogues, Sly Stone, George Harrison edota Elton John moduko marinelak porturatu diren edota Ahab kapitaina bera... argi dago Royal Canalek beraiek edandako ron berbera hartu duela!. |