2004. urtean, burubelarri lanean jardun ondoren “Mentura” lan berria azalduko da argitara. Modu berezi batean burutzen den diskoa dugu berau. Tirada bakar bat, 600 alekoa, edizio mugatua, diskoaren azala Oteizaren figuratiba gogoratzen duen irudi batekin, disko bakoitza plastikozko poltsa batean, zenbaturik. Eta barruan, abestia propioak, bertsioak (Itoiz, Joy Division, Nico), musika elektronikoa, erremixak, kolaborazio bereziak,.. Disko berezi bat zeinek bai komunikabideen aldetik eta baita publiko eta zaletuen aldetik erantzun ezin hobea izan duen; besteak beste, urteko diskorik hoberenen zerrendetan goreneko lekuetan azaldu den diska izan da. Egun, argitaratu zen 600 aletako edizio mugatua agortuta dago. |