TXAKURKALEA David Civico eta recPLAY artistek hiria eta txakurren inguruan eginiko filma dokumentala da. Bilbo Zaharreko zazpi kaleetan bi urtetan zehar filmatua izan da (2004-2006) eta hiru urteko ibilbidea duen egitasmo baten zati bat baino ez da filma. Bestetik, musika beltzaren kutsu eta eragin zuzena duten Euskal Herriko hainbat musikari pelikularen jatorrizko soinu bandan parte hartu dute eta berau CD euskarrian bildu da Noizpop zigiluaren babesean. Aipatu, lana 45 orrialdeko azal gogorrez osaturiko "disko-liburu" moduko euskarrian saltzen dugula. |